
Berriemaile berezia
Articles
-
Sep 16, 2023 |
berria.eus | Mikel O. Iribar |Berriemaile berezia
Sargori esnatu da Greziako Lesbos uhartea. Bart gauean ez zen hodeirik ageri. Oskarbi egon da, eta, biluztasun horregatik eta naturaren legea beteta, gandua da nagusi irlatik Turkiara dauden zazpi kilometroen artean. Hango mendikateak hala moduz irudika daitezke. Mitilene hiriburuaren kanpoaldean, bero sapatik ihesean eta itzalaren bila dabiltza errepide bazterrean daude lau katu, nola furgoneta zuri baten azpira sartuz hala sasietan ezkutatuz.
-
Sep 16, 2023 |
berria.eus | Mikel O. Iribar |Berriemaile berezia
Goizeko hamaikak dira, eta bada mugimendurik When We Band Together GKE gobernuz kanpoko erakundeak Lesbos uharteko Marmaro (Grezia) herrixkan duen egoitzan. Moriako errefuxiatuen kanpalekuak 2020an su hartu zuen lekutik 400 bat metrora dago. Herbehereetako GKEak hiru urte daramatza irlan, Lesbosera heltzen diren ehunka emakume eta haur errefuxiaturi leku «seguru eta babestu bat» eskaintzen, baita zaurgarriak direnei ahalduntzeko prestakuntza eta baliabideak ematen ere.
-
Sep 16, 2023 |
berria.eus | Mikel O. Iribar |Berriemaile berezia
Itxurazko edo ametsezko Europa desiratura heltzeko ezinbesteko geldialdia da Lesbos uhartea (Grezia) Ekialde Hurbileko eta Saharaz hegoaldeko Afrikako gerretatik ihesi doazen ehunka mila iheslarirentzat. Egeo itsasoko ipar-ekialdean dago Lesbos, Turkiatik zazpi kilometro eskasera, eta gertutasun horregatik bihurtu da kontinente zaharreko ate nagusietako bat.
Try JournoFinder For Free
Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.
Start Your 7-Day Free Trial →