
Articles
-
1 week ago |
zuzeu.eus | Joseba Aurkenerena
Bi alemaniar gazte Euskal Herrian barna –1599. urtean, Jacob Cuelbis eta Joel Koris alemaniar gazteak Alemaniatik zaldiz edo mandoz abiatu eta Europa zeharkatu zuten Mediterraneoraino iritsi arte. Haiekin batera, bazihoan mutil asturiar bat, Flandeseko tertzioetan zerbitzatzetik itzultzen zena. Lehena, Jacob Cuelbis izenekoa Leipzik hirikoa zen, hogeita bost urte zituen eta katolikoa zen.
-
2 weeks ago |
zuzeu.eus | Joseba Aurkenerena
Finaly anaia juduen afera –Egia aitortuz, erran beharra daukat Finaly anaia juduen afera guztiz ezezaguna zitzaidala 2024ko maiatzean, Baionan plazaratzen den Maiatz aldizkariaren 78. zenbakian, Jakes Lafittek baionarrak sinatutako artikulu interesgarria irakurri nuen arte. Aipatu artikuluan bi anaia judu horiei II. Mundu Gerran gertatutakoa kontatzeaz gain, bukaeran aipatu historiari buruzko pastoral bat ere plazaratu zuen.
-
3 weeks ago |
zuzeu.eus | Joseba Aurkenerena
Sarako Idazleen Biltzarra lore ederra basamortu gorrian –Pazko astelehenean izan zen Saran urtero egiten den Idazleen Biltzarraren 42. edizioa, eta arrakasta handiz iragan zen. 42 urte! kanpotik ikusirik erraz erraiten da, baina ez dugu ahantzi behar Jean-Michel Garat eta bere kolaboratzaileek urte luze horietan egin behar izan duten lan ikaragarri handia. Kemen handiz eutsi diote eta orain fruituak jasotzen ari gira.
-
1 month ago |
zuzeu.eus | Joseba Aurkenerena
Popo Larre beti gogoan –Orain dela 42 urte, 1983ko abuztuaren 7an, jendarmeek Iparretarrak erakunde armatuko lau ekintzaile inguratu zituzten Landetako Leon herriko kanpin-leku batean. Horren ondorioz, bi aldeen arteko tiroketa izan zen, eta jendarme bat hilik gertatu, Jean Louis Larre Popo desagertu eta Filipe Bidart, Gabi Mueska eta Ttotte Etxebeste militante gazteak ihesari emanak.
-
1 month ago |
kazeta.eus | Joseba Aurkenerena
Urtero bezala, Senperen sortua den eta bertan kokagunea duen Hatsaren Poesia olerkarien elkarteak, 27. aldiz, bere eguna antolatu zuen apirilaren 6an, igandearekin, Senperen, Amotzeko Larraldea etxalde handi-zabal eta ederrean. Auxtin Zamora olerkari senpertarrak sortu zuen aipatu elkartea, euskal olerkaritza bultzatu eta zabaldu nahian. Elkarte honek olerki tailerrak antolatzen ditu Euskal Herriko ikastola, eskola eta ikastetxeetan, bertako irakasleek horrela eskaturik.
Try JournoFinder For Free
Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.
Start Your 7-Day Free Trial →