
Articles
-
1 week ago |
berria.eus | Kerman Garralda Zubimendi
Euskal Eskola Publikoaz Harro topaguneak ez du ez du espero Eusko Jaurlaritzak ondutako Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko Lehen Plan Estrategikoak ezer aldatuko duenik. «Ez die erantzuten eskola publikoaren beharrei», esan du Maribel Lopez de Luzuriaga Alonso bozeramaileak. Planaren inguruko balorazioa egin du sareak gaur, Gasteizen. Hasteko, gaizki bideratutako estrategia dela azpimarratu du Lopez de Luzuriagak.
-
1 week ago |
berria.eus | Kerman Garralda Zubimendi
Gasteizko Giza Eskubideen etorbideko 41. zenbakian da hitzordua. Zabalgana auzoan dago, hiriaren ertz batean; are, errepidearen beste aldean zaindu gabeko soroak besterik ez daude eta, urrutira, Jundizko industrialdea ikusten da. XXI. mende hasieran eraikitako auzoa da Zabalgana, hiriaren hazkundeari erantzuteko, eta etxebizitza bloke guztiek antzeko itxura dute. Etxebizitza handienek ehun metro koadro izango dituzte, gutxi gorabehera.
-
1 week ago |
berria.eus | Kerman Garralda Zubimendi
BERRIAko erredakzio zuzendaritzak adimen artifizialaren erabileraren inguruko gogoeta prozesua abiatu zuen iaz. Irene Arrarats Lizeagari (Hernani, Gipuzkoa, 1967) eskatu zioten dekalogoa idazteko, eta jendaurrean ere berak aurkeztu du. Atzo egin zuten aurkezpena, Donostiako Viktoria Eugeniako Klub aretoan. Beharrezkoa da adimen artifizialaren erabilera arautzea?
-
1 week ago |
berria.eus | Kerman Garralda Zubimendi
Adimen artifiziala sektore ugari eraldatzen ari da mundu osoan. Medikuntzatik eta industriatik hasi eta merkataritzarekin eta hezkuntzarekin bukatu, haren eragina ukaezina da, eta bilakaera, berriz, etengabea. Kazetaritza ere ez dago aldaketa bizkor horietatik aparte.
-
1 week ago |
berria.eus | Kerman Garralda Zubimendi
Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Enplegu sailak «aparteko» neurria hartu du gaur arratsaldean, eta Gasteizko lorezainei agindu die hiriko parke handienetako eta errepide bazterretako belardiak mozteko. Ia hiru hilabete dira lorezainak greban hasi zirenetik, eta orain arte ez dutenez gutxieneko zerbitzurik izan, jori daude berdeguneak. Horrenbesterako, ezen, Lan eta enplegu sailaren arabera, arrisku egoera eragiten ari direla eta «oinarrizko zerbitzuen» jarduna oztopatzen ari direla.
Try JournoFinder For Free
Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.
Start Your 7-Day Free Trial →