Maite Ubiria's profile photo

Maite Ubiria

News Editor at Naiz

Articles

  • 3 weeks ago | naiz.eus | Maite Ubiria

    EAJ-PNB alderdiaren Ipar Euskal Herriko exekutibako kidea den Peio Etxelekuk atzo aditzera eman zuenez, 2026ko martxoan aurreikusten diren herriko bozetan Les Republicains (LR) alderdi kontserbadorearekin batera aurkeztuko da alderdi jeltzalea Biarritzen. Hala, Maider Arosteguy auzapeza buru duen hautagaitzarekin bat eginen du alderdiak. Duela sei urte Guillaume Barucq medikuaren hautagaitza babestu zuen EAJ-PNBk Lapurdiko kostako hirian.

  • 2 months ago | naiz.eus | Maite Ubiria

    Gexan Alfarok euskaraturik, “Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan” izenburua duen liburua idatzi du Atxik Berrituz elkarte katolikoak. Orotara, 14 lekukotasun bildu ditu Maiatz argitaletxeak plazaratu duen lan horrek, horietatik gehienak, hamaika, laikoek eskainitakoak, Mikel Epalza Zokoako erretoreak atzo eginiko aurkezpenean zehaztu zuenez.

  • 2 months ago | naiz.eus | Maite Ubiria

    Iragan otsailean Euskal Elkargoko herriarteko kontseiluak deliberatu zuen mugikortasun-emisio gutxiko eremua (ZFE-m frantseseko sigletan) ondoko ekainaren 1etik goiti martxan jartzea. Era berean, errenta apalak dituzten herritarrei egitasmoak eragin liezazkiekeen albo-kalteak saihesteko, zenbait salbuespen eta dirulaguntzak aintzat hartzea adostu zuten Ipar Euskal Herriko kontseilariek. Joan den larunbatean, martxoaren 29an, kontseiluak ZFEa plantan ezartzeko prozedura aitzineratu behar zuen.

  • Mar 12, 2025 | naiz.eus | Maite Ubiria

    Peio Dufau Euskal Herria Baiko (EH Bai) diputatuak aurkeztutako laborantza lurrak babesteko lege egitasmoari behin-behineko onespena eman zion, asteartean, frantziar Asanblea Nazionalak. Euskal hautetsiak prentsa-ohar baten bidez jakitera eman zuenez, sostengu zabalarekin onartu da proposamena -bozketan parte hartu duten diputatuen %96,6k aldeko botoa eman zuten-. Dufauk oroitarazi zuen laborantza arloko sektore ezberdinekin landua izan den egitasmoak sindikatu guzien sostengua ere jaso duela.

  • Feb 27, 2025 | naiz.eus | Maite Ubiria

    Otsailaren 22an ibiltari batek otsoaren itxura zuen animalia bat ikusi zuen Larhunen, eta bideoan hartu zuen. Irudiak frantziar Bioaniztasunaren Agentziaren (OFB) esku utzi zituen Prefeturak. Abisua jaso eta zerbitzu horren ekipo bat bertaratu zen mendi eremura, aztarnen bila. Atzo Pirinio Atlantikoetako Prefeturak plazaratu zuen agirian irakur daitekeenez, animaliaren morfologia eta jokabidea aintzat harturik OFBk buruturiko ikerketak «otsoaren hipotesia atxiki du».

Contact details

Socials & Sites

Try JournoFinder For Free

Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.

Start Your 7-Day Free Trial →

Coverage map