Articles

  • Jan 16, 2025 | naiz.eus | Maria del Rio

    Etxebizitza eskuratzeko zailtasuna lehen mailako gizarte kezka da, eta pertsona askoren bizitza erabat baldintzatzen du. Alokairuen prezioen igoera soldatena baino askoz handiagoa izatea eta babes ofizialeko alokairuzko pisuen eskaeren etengabeko hazkundea horren adierazle argiak dira. Herri ekimenari esker, etxebizitza politika aldatzeko premia egun ukaezina da.

  • Dec 5, 2024 | naiz.eus | Maria del Rio

    Abenduaren 3an Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko eguna ospatu da. Hainbat elkarteren lanari esker, pisu gero eta gehiago hartzen ari den data da, alegia. Bada, beraz, urteko une bereziki egokia desgaitasuna duten pertsonen lidergoa eta parte hartze aktiboa sustatzeko beharraz aritzeko. Parte hartze eraginkorra lortu ahal izateko, ezinbesteko aurre baldintza da ingurune egokiak izatea, berdintasuna baldintzatzen duten oztoporik gabe.

  • Nov 21, 2024 | naiz.eus | Maria del Rio

    Toki administrazioa da herritarrengandik hurbilen dagoena, herritarrekiko interakziorik zuzenena eta ohikoena duen gobernu maila baita. Horrek abantaila ematen digu, testuinguruari egokitutako erabaki pertsonalizatuagoak hartzeko. Hau da, eremu bakoitzaren berezitasunetara egokituagoak, tokiko errealitatea sakonago ezagutzeko aukera ematen dutelako. Hurbiltasunak herritarren parte hartzea errazten du. Are gehiago, udalek berehalako bidea ematen dute gai publikoetan parte hartzeko.

  • Nov 7, 2024 | naiz.eus | Maria del Rio

    Azkeneko asteetan albiste txar eta hunkigarriek mugiarazi gaituzte. Valentzian gertatutakoaz asko hitz egin dugu denok, batez ere, tragediak utzitako hildakoez eta desagertutakoez, galera material handiez, oinarrizko zerbitzuen faltaz eta berreraikuntza zail eta luze bati ekiteko beharraz. Irudi ikaragarriak ikusi eta dramaren kontakizunak sarritan entzun baditugu ere, ezinezkoa da ondorioez erabat jabetzea. Ekidinezina zaigu, gainera, tarte batez bada ere, 1983ko uholdeetan pentsatzea.

  • Oct 24, 2024 | naiz.eus | Maria del Rio

    Eskolak ez dira ikasteko leku soilak, dinamizaziorako leku naturalak dira. Jendea biltzen den ohiko guneak «auzo-bihotz» gisa dira ezagunak. Edonor, batez ere arratsaldeko irteera-orduan eskolen aurretik pasatzen bada, konturatuko da horiek direla auzoen benetako taupadak. Bertan ikasleak, familiak eta komunitateko kideak biltzen dira. Jolasak eta elkarrizketak entzuten dira, espaloiak irribarrez, bizitzaz eta kolorez betetzen dira; eta, dudarik gabe, auzokide izatearen sentimendua indartzen da.

Contact details

Socials & Sites

Try JournoFinder For Free

Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.

Start Your 7-Day Free Trial →