
Articles
-
1 week ago |
berria.eus | Mikel Asurmendi Agirre
Mesfida zaitez eleberria (Bea Salaberri; Txalaparta) ETAren borroka armatuaren azkenaldiaz ari da, memoria historiko-politiko berriaz. Thrillerra da. Literaturaren generoaz bainoago, ETA fenomeno armatuari buruz, etakideen ideologiaz eta militantismoaz ariko naiz. Hona nobelaren zenbait gako-hitz: Klandestinitatea, Militantismoa, Borroka armatua, Erakundea eta Herria. Klandestinitatea: Laurendia Etxarte Maika protagonistaren aitak honela diotso alabari: «Mesfida zaitez!».
-
1 month ago |
berria.eus | Mikel Asurmendi Agirre
Pako Aristiren Uztapide eta Xalbador: Bi adiskide mugaz gaindi (Erein) dut hizpide. Uztapide eta Xalbador euskaldun-fededunaren arketipoa dira arras. Joan zeneko jendarte baten etsenplua. Liburuak sorrarazi dizkidan hainbat galderatatik, bat hauxe: euskaldun haiek bizitzari zentzua emateko landu zuten moduaren ostean, zein zentzu ematen diogu egungo euskaldunok bizitzari? Euskaldun suerte baten iraganaz ari naiz, oraingo euskaldungoaz baino. Hain ziur, osoko euskalduna izan den azken izakariaz.
-
Mar 27, 2025 |
berria.eus | Mikel Asurmendi Agirre
Jose Angel Irigarairen Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz saiakera(Pamiela)tipia adina mamitsua duzu. Hizkuntza eta mintzoa ditu gai-hizpide. Giza komunikazioaz dihardu. Saiogilea poeta den aldetik, saio baitezpadakoa. Elea baitezpadakoa da komunikazioan, ahozkoa nola idatzizkoa. Alta bada, ez dira adiera bakarrak. Zeinu-hizkuntza ere gure izatearen berebiziko espresiobidea da eta. Munta handikoak izanagatik, gure nortasun anbibalentearen adierak izaki horiek oro.
-
Jan 22, 2025 |
berria.eus | Mikel Asurmendi Agirre
Edgar Morinsoziologo eta filosofoak —beraz, politologoa— 100 urte bete zituen 2021ean. Ondo bidez, 104 urte beteko ditu datorren uztailaren 8an. Bere bizitzaren hainbat ikasbide eskaini zigun Leçons d’un siècle de vie liburuan(Mende bateko irakaspenak, Denoël argitaletxea). Lezioak baino ikaspenak dituzu. Orobat, bere obrara hurbiltzeko gida moduko saioa ere bada. Frantziar idazle hau, 1921ean Parisen jaioa izaki, frantziar identitate askotariko moldearen etsenplua da. XX.
-
Dec 14, 2024 |
berria.eus | Mikel Asurmendi Agirre
Dimisioa liburuak (Susa) etorkizunera garamatza: distopia duzu. Juan Luis Zabala idazleak sortutako mundua zientzia-fikziozkoa da. Etorkizuneko ordenamenduan, aburuak, desirak, norbanakoaren etika eta jendartearen morala interbenituta daude. Fikzioak fikzio, zientzia teknologikoak gero eta gehiago eta sakonago kontrolatuta bizi gara. Gizakion sistema neuronala adimen artifizialaren (AA) menpe dago jada.
Try JournoFinder For Free
Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.
Start Your 7-Day Free Trial →