
Articles
-
Nov 15, 2023 |
berria.eus | Beñat Mujika Telleria
Zortea alde izan dute Euskal Herriko futbol taldeek Espainiako Kopako bigarren kanporaketako zozketan. Lehen mailako euskal taldeak Bigarren Federazio Mailako taldeen aurka ariko dira. Kategoria horretako bi euskal taldeek, berriz, Espainiako Lehen Mailako taldeak hartuko dituzte. Partida bakarra jokatuko dute, abenduaren 5ean, 6an edo 7an, maila apaleneko taldearen zelaian.
-
Nov 14, 2023 |
berria.eus | Beñat Mujika Telleria
Euskal saskibaloi jokalaririk onena da gaur egun Dario Brizuela. Oso gazte zela utzi zuen bere jaioterria, Donostia, eta Madrilera jo zuen bere ametsa betetzera. Estudiantesen hasi zuen bidea, eta, Unicajan jokalari kuttuna izan ostean, Bartzelonara iritsi da aurten. Udako zurrumurruetan, sarritan aipatu da haren izena Baskoniarekin lotuta. Dusko Ivanovicenek kate motzean lotu beharko dute gaur. Buesa Arenan neurtuko dituzte indarrak, Euroligako zortzigarren jardunaldian (20:30, Movistar).
-
Nov 10, 2023 |
berria.eus | Beñat Mujika Telleria
Pilotarientzat eguneroko lana da garrantzitsua. Frontoiko entrenamenduak, gimnasioko ordu luzeak, partida bakoitza... baina horiek ez dira ametsetan agertzen. Finalekin egiten dute amets pilotariek umetan, eta zaleen oroimenean ere txapelak gelditu ohi dira. Txapel beltzaren gerizpean lo egiteko aukera izango dute gaur Julen Egigurenek (Azpeitia, Gipuzkoa, 2000) eta Iraitz Zubizarretak (Ataun, Gipuzkoa, 1999).
-
Nov 9, 2023 |
berria.eus | Beñat Mujika Telleria
Beti izan da San Mames Espainiako Ligako zelairik zailenetakoa bisitarientzat. Zaleen aupada laguntza handia izaten da zuri-gorrientzat; eta berdegunean irabazteko adina meriturik egin ez dutenetan, zaleen orroek garaipeneraino eraman ohi dute etxeko taldea. Sasoia, baina, gaizki hasi zuen etxean Ernesto Valverderen taldeak, Real Madrilen aurka galduta. Geroztik, Valentziak eta Getafek ere lortu dute puntu bana. Etxean jokoan dituen hemezortzi puntutatik 11 bildu ditu Athleticek: %60 inguru.
-
Sep 19, 2023 |
berria.eus | Beñat Mujika Telleria
Ligako lehen bost partidak jokatu ostean, gaur hasiko du Realak Txapeldunen Ligako multzoen fasea. Hamar urteren ostean, berriro entzungo da Europako kluben arteko txapelketa handienaren ereserkia Anoetan. Inter Milan hartuko du talde txuri-urdinak, txapeldunordea. Aritz Elustondo (Beasain, Gipuzkoa, 1994) ez da zelaian izango, baina taldearen aukeretan sinetsita dago. Nola dago taldea? Beti gustatzen zaigu hiru puntuak eskuratzea.
Try JournoFinder For Free
Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.
Start Your 7-Day Free Trial →