
Edu Lartzanguren
Journalist at Berria
Kazetari nabil lanean, baina hemen idazten ditudanak erabat pertsonalak eta beste edonorenak bezalakoak dira: memeak, iritziak (zuzenak eta okerrak)...
Articles
-
3 weeks ago |
berria.eus | Edu Lartzanguren
Ostiral gaueko ustekabearen mingotsa gozatu ahal izan zuen Fermin Muguruzak eta haren bandak larunbatean. Kontzertu jendetsua eman ahal izan zuten, azkenean, Mexikoko auzorik pobreenetako batean. «Eskerrik asko Ciudad Neza, eskerrik asko Mexiko. Euria egin arren, mendekuaren pogoa izan zen atzokoa», idatzi zuen musikariak igandean.
-
1 month ago |
berria.eus | Edu Lartzanguren
Ez da arrotza Fermin Muguruza Berlinen. Are gutxiago kultur anitzen arragoa den Kreuzberg auzoan. 1970ko hamarkadatik punk-rockaren aterpe izan den SO36 kontzertu aretoa bete egin zuen ostiralean. «Ezin ihesi, Berlin, ezin ihesi zugandik». Kantuak eskaini izan dizkio Muguruzak Alemaniako hiriburuari, han izan ohi duen harrera kontatzeko eta eskertzeko. Die Toten Hosen, Dead Kennedys... punk-rockeko musikari nagusiak pasatu izan dira SO36 Oranienstrasseko klubetik.
-
1 month ago |
berria.eus | Edu Lartzanguren
Jokin Altunaren kontra jokatuko du Iñaki Artolak datorren igandean buruz-buruko finala. Gasteizko Ogeta pilotalekuan Iker Larrazabalen aurka jokaturiko partidan nagusitu da gipuzkoarra, galtzen hasi arren. Atzo Jokin Altuna nagusi izan zen buruz buruko finalerdietan Unai Lasoren aurka, eta Aspekoa merezita sailkatu zen finalerako: 22-9 irabazi zion Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Nahieran ibili zen Altuna III.a, eta ezinean Laso.
-
1 month ago |
berria.eus | Edu Lartzanguren
Hirugarren itzulia bereganatu du Demi Vollering txirrindulariak gaur, Donostian. Lasterketak hiru etapa izan ditu, eta sailkapen nagusiaz gain, etapa ere irabazi du. Donostia-Donostia ibilbidea egin dute txirrindulariek, 112 kilometroko ibilbidean. Vollering bigarrena izan da Jaizkibelen, eta, horren bidez, lehenengo postuan jarri da mendiko sailkapenean. Etaparen hasierako protagonista izan dira Sara Martin (Moviestar) eta Celia le Mouel (CTC).
-
2 months ago |
berria.eus | Edu Lartzanguren
Ostegunean Glasgowko Rangers taldearen itzuliko partidari aurre egiteko pizgarria lortu du bart Athleticek San Mamesen. Rayo Vallecano taldearen kontrako partidan galtzen joan arren, emaitza iraultzea lortu dute zuri-gorriek. Talde freskoarekin hasi zuen partida Valverde entrenatzaileak. Izan ere, Europako hitzorduari begira, jokalari nagusiak gorde egin zituen, atsedena emateko: Eskozian arituriko taldearekin alderatuta, bederatzi jokalari aldatu zituen. Horrek eragina izan zuen partidan.
Try JournoFinder For Free
Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.
Start Your 7-Day Free Trial →Coverage map
X (formerly Twitter)
- Followers
- 2K
- Tweets
- 22K
- DMs Open
- No

RT @EUROLANG: 📢ELEN STATEMENT: "The time has come to make Basque, Catalan and Galician EU official languages. The Spanish Govt and language…

RT @ainariss: Sasi guztien gainetik ibili behar izatera ohituta dago @berria, orain Mattin Iñiguezek hegoak emango dizkio egunkariari eta h…

RT @EUROLANG: Spain under the spotlight at the UN and at ELEN UPR side-event over language rights contraventions. ELEN Report to UN detail…