Iker Aranburu's profile photo

Iker Aranburu

Writer at Berria

Kazetaria Berriako Ekonomia sailean.

Featured in: Favicon berria.eus

Articles

  • 3 weeks ago | berria.eus | Iker Aranburu

    Blbliaren arabera, Jaungoikoak atseden hartu zuen zazpigarren egunean, mundua eta munduan bizi diren guztiak sortu ondoren. Europako Banku Zentralak, ordea, azken zazpi bilera egunak baliatu ditu interes tasak apaltzeko, eta %2an da dagoeneko bere erreferentziazko tasa, gordailuena. Zortzigarren egunerako utzi du atsedena; uztailaren 24an bilduko da berriz, eta ustekabe handirik ez bada, bere hartan utziko ditu tasak.

  • 1 month ago | berria.eus | Iker Aranburu

    Pentsioen erreformaren hirugarren atal bati heldu dio Espainiako Gobernuak. Dekretu baten bitartez onartu du erretiroa aurreratu ahal izateko zein irizpide bete beharko dituzten lan gogorretan edo arriskutsuetan aritu izan diren langileek. Aukera hori talde askori zabaldu ahal izango zaiela uste dute sindikatuek, baina eragin mugatuagoa izatea bilatzen du gobernuak, pentsio sistemaren estuasun ekonomikoak direla eta.

  • 1 month ago | berria.eus | Iker Aranburu

    Sindikatu batzuek Nafarroako Parlamentuaren aurrera eraman dute behin-behinekotasuna txikitzeko dekretuaren aurkako protesta, baina haien eskaerak ez du fruiturik eman. Nafarroako Parlamentuaren gehiengoak ontzat hartu du dekretua, eta hortaz, indarrean jarraituko du. Dekretuaren puntu eztabaidatuarena eszedentziena da; haren bitartez, gutxienez bi urte igaro beharko dira postua eskuratzetik langileak baimena hartu arte.

  • 1 month ago | berria.eus | Iker Aranburu

    Merkatu irekien eta merkataritza askearen defendatzaile nagusia izan da azken urteetan Europako Batasuna, baina hori ere aldatzen ari da. AEBetatik datorren protekzionismoaren haizeak batetik, eta Txinaren garapen azkarrak Europako enpresen lehiakortasunari egindako erronkak bestetik, estrategia aldatzera eta neurri defentsiboak hartzera bultzatu dute. Azken horien artean izango dira lehiaketa publikoetan atzerriko konpainiei bidea itxi ahal izatea eta EBn egindako produktuei lehentasuna ematea.

  • 1 month ago | berria.eus | Iker Aranburu

    Europako Justizia Auzitegiak hirugarrenez egin du pentsioetan genero arrakala txikitzeko Espainiako araudiaren aurka. Lehen araudiaren aurka egin zuen 2019an, pentsioetan osagarria soilik emakumeentzat erreserbatzen zuelako. 2023an, aukera eman zien bere burua kaltetutzat jotako gizonei kalte ordaina eskatzeko. Ostegunean jakinarazitako epai batean, berriz, esan du 2021ean Espainiako Gobernuak bultzatutako araudia ez doala behar bezala urrun, eta oraindik gizonak baztertzen dituela.

Contact details

Socials & Sites

Try JournoFinder For Free

Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.

Start Your 7-Day Free Trial →

X (formerly Twitter)

Followers
410
Tweets
1K
DMs Open
No
Iker Aranburu
Iker Aranburu @aranburu_iker
6 Jan 25

RT @berria: Ez dira garai errazak denda txikientzat. Asko itxi egin dituzte azken urteetan Euskal Herrian, errelebo eta errentagarritasun f…

Iker Aranburu
Iker Aranburu @aranburu_iker
5 Dec 24

Zer iritzi dute Glovoko janari banatzaileek autonomo izateari uzteari buruz? https://t.co/gqAUsaQQcp

Iker Aranburu
Iker Aranburu @aranburu_iker
28 Nov 24

Hego Euskal Herrian, Gizarte Segurantzaren 727.000 pentsioak %2,8 igoko dira urtarrilean; 43 euro batez beste hilean, 600 euro urtean. @berria https://t.co/U58iiVN7Kd