Imanol Magro Eizmendi's profile photo

Imanol Magro Eizmendi

Basque Country, Bilbao, Eibar

Editor at Berria

#ahobizi BERRIAko ekonomia saileko kazetaria. Tabernariaren semea beti lotsagabe.

Featured in: Favicon berria.eus

Articles

  • 1 month ago | berria.eus | Imanol Magro Eizmendi

    Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek esana dute aurtengo zerga berrikuspena enpresen jardunera zuzenduko dutela. Mota ezberdinetako enpresek haien eskaerak bideratzen ari dira, eta kooperatibak ez dira gutxiago. Haien izenean mintzatu da Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, eta tratu hobea eskatu du, batez ere txikientzat, eta nabarmendu du enpresa merkantil eta kooperatiboek jasotzen duten tratuaren aldea gero eta txikiagoa dela.

  • 1 month ago | berria.eus | Imanol Magro Eizmendi

    ELA sindikatua 104.159 afiliaturekin iritsiko da 16. Kongresura. Duela lau urte egin zuen aurreko biltzar orokorra eta orduan zituenak baino 3.234 gehiago dira horiek. Lau urteko honetan azken hamarkadako hazkundeari eutsi dio eta 2012ko datuetatik oso gertu dago dagoeneko: 105.312 afiliatu zituen orduan. Aurretik krisi ekonomikoak gogor eragin zien sindikatuei, eta 2017an 98.960 afiliatura jaitsi zen. Dena den, oraindik pixka bat urrun ditu 2008ko 109.318 afiliatuak.

  • 1 month ago | berria.eus | Imanol Magro Eizmendi

    «Iazko urtearekin oso pozik gaude. Zerga aurreko emaitza 2023koa baino askoz hobea izan zen. Talde sendoa garela berretsi zen». Esaldia Rosa Carabel Eroski taldeko kontseilari ordezkariarena da, eta deigarria izan daiteke, kontuan hartuta enpresaren irabazi garbia 2023koa baino %24,35 txikiagoa izan zela. Mondragon taldeko banaketa kooperatibaren emaitza ulertzeko, baina, bisturia sartu behar da, eta Espainiako Sozietate Zergaren legean egon zen aldaketa bati erreparatu.

  • 1 month ago | berria.eus | Imanol Magro Eizmendi

    Apirila hilabete ona izan ohi da enplegurako, eta aurten ere joera horri eutsi dio Hego Euskal Herrian. Zerbitzuen sektorearen tiradizoaren eraginez langabe kopurua %1,9 jaitsi zen iazko hilabetean. Gauzak hala, 136.302 langabe zenbatu zituen SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak. Martxoan zenbaturikoak baino 2.479 gutxiago dira horiek eta iazko apirilean baino 3.492 gutxiago (-%2,5).

  • 1 month ago | berria.eus | Imanol Magro Eizmendi

    Kutxabank enpresei begira dago eta are gehiago sakondu nahi du haiekin duen lankidetza. Urteak dira norabide horretan lanean dagoela eta Anton Arriola bankuko presidenteak apustu hori berretsi du Deusto Business Alumnik antolaturiko hitzaldi batean: «Herri honen banku estrategikoa izateko ez ditugu bakarrik mailegu hipotekarioak eman behar, enpresei finantzazioa eman behar diegu».

Contact details

Socials & Sites

Try JournoFinder For Free

Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.

Start Your 7-Day Free Trial →

Coverage map

X (formerly Twitter)

Followers
3K
Tweets
28K
DMs Open
No
Imanol Magro
Imanol Magro @Imagreto
3 Jun 25

Mugarri bat izan zen atzokoa eta aurrerapausoa da egungo egoera. Baina lehentasuna izan behar du Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko pilotarien erabakitzeko eskubidea argitzea. Egungo egoera kronifikatzen bada, konponbidea aurreko arazoa baino okerragoa izatearen arriskua dago.

Berria.eus
Berria.eus @berria

Euskal selekzioak lehen aldiz jokatu du Nazioarteko Esku Pilota Federazioak antolatutako txapelketa batean. Gernikan aritu da, eta ikusleek sekulako ongietorria egin diote, eta azpimarratu «aspaldiko ametsa egia bilakatu» dela. https://t.co/fCBBTNz6xF https://t.co/1Y3hLyzICh

Imanol Magro
Imanol Magro @Imagreto
2 Jun 25

RT @ibon_iza: Bertso osoa erditu du. #nazioagara https://t.co/Ks8xCOhFkt

Imanol Magro
Imanol Magro @Imagreto
2 Jun 25

RT @ibaizabala1: Atzokoaz gaur ✍🏻 @berria|n👇🏻: “Nire ustez, badira pilotak txapel bana zor dien bi pilotari: Iñaki Artola eta Jon Ander Al…