Iñaut Matauko Rada's profile photo

Iñaut Matauko Rada

Spain

Journalist at Berria

Featured in: Favicon berria.eus Favicon lahaine.org

Articles

  • Nov 17, 2023 | berria.eus | Iñaut Matauko Rada

    Ermuko (Bizkaia) Microdeco enpresan enplegua suntsitzen ari direla salatu dute gaur ELA, LAB eta CCOO sindikatuek deituriko manifestazioan. Duela bi urtetik hartzekodunen konkurtsoan dago Microdeco mekanizazio enpresa. Ordutik hona 160 langileko plantilla 88ra murriztu da, eta beste 34 kaleratu nahi dituzte orain, kaleratze kolektibo baten bidez. Erabaki horren aurka, astelehenetik greban dira langileen %100, ELAk adierazitakoaren arabera.

  • Nov 17, 2023 | berria.eus | Iñaut Matauko Rada

    Euroguneko ekonomia uzkurtzen ari da azken hilabeteetan, inflazio handiari aurre egiteko %4,5era igo baititu interes tasak Europako Banku Zentralak (EBZ). Neurri murriztaile horiek eragina izaten ari dira, %2,9ra egin baitu behera inflazioak, urriaren 31n Eurostat Europako Estatistika Institutuak aurreikusi moduan. Hala ere, Luis de Guindos EBZko presidenteordeak aste hasieran iragarri zuen datozen hilabeteetan gora egingo duela berriro kontsumorako prezioen indizeak (KPI).

  • Nov 17, 2023 | berria.eus | Iñaut Matauko Rada

    Inflazioa, diru politika murriztaileak, desinbertsioa... emaitza: gero eta etxebizitza gutxiago salerosten da. Irailean 1.986 etxebizitza salmenta erregistratu ditu INE Espainiako Estatistika Institutuak Hego Euskal Herrian, iazko irailean baino 610 gutxiago; %23,5eko jaitsiera da hori. Inflazio gorakorrari mugak jartzeko asmoz, interes tasak pixkanaka handitzen hasi zen EBZ Europako Banku Zentrala iaz, egungo %4,5eko mailara iritsi arte.

  • Nov 17, 2023 | berria.eus | Iñaut Matauko Rada

    Inflazioa, diru-politika murriztaileak, desinbertsioa... emaitza: etxebizitzen salerosketak gutxitzen jarraitzen du. Irailean 1.986 etxebizitza salmenta erregistratu ditu INE Espainiako Estatistika Institutuak Hego Euskal Herrian, iazko hilabete berdinean baino 610 gutxiago; %23,5eko jaitsiera da hori. Inflazio gorakorrari mugak jartzeko asmoz interes tasak pixkanaka handitzen hasi zen EBZ Europako Banku Zentrala iaz, egungo %4,5eko mailara iritsi arte.

  • Nov 17, 2023 | berria.eus | Iñaut Matauko Rada

    Zorrak kitatzeko prozesuan jarraitzen du Eroskik, eta astelehenean merkaturatu zituen bonuak jada banatu dituela jakinarazi zuen bart Elorrioko (Bizkaia) supermerkatu kateak. Hala, 500 milioi euro eskuratu ditu Eroskik, eta 2029an itzuli beharko ditu bonu horiek, %10,625eko interesa ordainduta. Horrenbestez, zor hori ordaintzeko plan estrategikoa garatzeko tarte handiagoa du taldeak, baita lasaitasuna ere. Bonuen salmentaz gain, bankuen finantzaketa ere lortu du.

Contact details

Socials & Sites

Try JournoFinder For Free

Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.

Start Your 7-Day Free Trial →

Coverage map