
Articles
-
1 day ago |
berria.eus | Iosu Alberdi
Indar abertzaleen arteko lehiak bere horretan dirau, Soziometroaren arabera: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak orain egingo balira, EAJren eta EH Bilduren arteko berdinketa errepikatuko litzateke, baina eserleku bana irabazita; hain zuzen, PSE-EEk eta Sumarrek galduko lituzkete horiek. Mugimendu horiek, baina, ez lukete gehiengo aldaketarik suposatuko, EAJren eta PSE-EEren arteko aliantzak gehiengo osoari eutsiko liokeelako.
-
1 day ago |
berria.eus | Iosu Alberdi
Torturaren Aurkako Mundu Erakundearen azken txostenak auzi horren inguruan hainbat herrialdek duten arrisku maila neurtu du, zenbait irizpideren arabera: konpromiso politikoa, torturaren prebentzioa, inpunitatearen amaiera... Espainiako Estatuari erreferentzia egiten dion dokumentuan «neurrizko» edo «kontuan hartzeko moduko» arriskua antzeman dute horietan guztietan. Halere, beste elementu bat nabarmentzen da, «biktimen eskubideei» dagokiona.
-
2 days ago |
berria.eus | Iosu Alberdi
Espainiako Kongresuak 1978ko sanferminetan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzearen alde egin du, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio gertatutakoa argitzeko urratsak egin ditzala. EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamen bat du oinarri eskaerak, eta onartu dena koalizio subiranistak PSOErekin eta Sumarrekin adostutako erdibideko zuzenketa bat da. Hark aldeko 174 boto jaso ditu. Hau da, proposamenaren alde egin dute PPk, Voxek eta UPNk ez beste guztiek.
-
4 days ago |
berria.eus | Iosu Alberdi
Espainiako Auzitegi Nazionaletik atera berritan hartu dute BERRIA Haimar Altunak (Lizartza, Gipuzkoa, 1976) eta Oihana San Vicentek (Agurain, Araba, 1976). Nabari zaie hori. Auziak eragindako emozio zurrunbiloa baretuz badoa ere, oraindik sumatzen zaizkie urduritasun horren arrastoak. Ez da gutxiagorako: haien eta beste lau kideren kontrako espetxe eskaerak bederatzi urtera artekoak ziren. Egindako akordioa dela medio, baina, ez dute kartzela zapalduko.
-
5 days ago |
ataria.eus | Iosu Alberdi
Gaur hasi eta ostegunera arte egitekoa zen ongietorrien auziko epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina akusatuen defentsak, fiskaltzak eta akusazio partikularrek —PP, Dignidad y Justicia eta AVT— akordio bat erdietsi dute. Antton Lopez Ruiz Kubati, Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Kai Saez de Egilaz eta Pipe San Epifanio ez dira espetxean sartuko: bi urteko zigorra adostu dute, baina bertan behera utzi dute espetxealdia.
Try JournoFinder For Free
Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.
Start Your 7-Day Free Trial →X (formerly Twitter)
- Followers
- 376
- Tweets
- 341
- DMs Open
- No