
Articles
-
2 weeks ago |
berria.eus | Jokin Sagarzazu
Oso hunkituta eta arnasari eta malkoei eutsi ezinda. Hala mintzatu zaie Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea kazetariei, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariak dimisioa aurkeztu eta hiru ordu eskasera. Belateko tunelen lanak ageri dira Cerdan dimisiora eraman duen Guardia Zibilaren ikerketan, eta, horren aurrean, Txibitek jakinarazi du ikertu egingo dituztela Guardia Zibilaren txosten horretan ageri diren Nafarroako obra publikoetako adjudikazioak.
-
2 weeks ago |
berria.eus | Jokin Sagarzazu
Su etenari eutsiko diote AEBek eta Txinak. Eta euren arteko gatazka komertzialak konpontzeko «akordio marko» bat hitzartu dute. Horixe adostu bi herrialdeetako ordezkariek azkenengo bi egunetan Londresen egindako bileretan. Akordio berriak maiatzean bi aldeek Genevan hitz egindakoa aplikatzea izango du helburu. Aurreko astean AEBetako presidente Donald Trumpek eta Txinako Xi Jinpngek telefonoz egindako elkarrizketa batek bultzatu ditu elkarrizketak.
-
2 weeks ago |
berria.eus | Jokin Sagarzazu
Noel D'Anjouk lasai hitz egiten du, datorren urteko aurrekontuak onartzeko arazorik izango ez duela dakienaren segurtasunarekin. Izan ere, aurrekontu egitasmoa aurkeztu aurretik negoziazioari ekingo diola iragarri du Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak; alegia, diru sail bakoitza nora edo zertara joango den zehaztu aurretik hasiko dela oposizioarekin hizketan. Hori esateko jeltzaleek eta sozialistek Eusko Legebiltzarrean duten gehiengo absolutuan oinarritzen da.
-
2 weeks ago |
berria.eus | Jokin Sagarzazu
BSHk ez du atzera egingo. Eskirozko (Nafarroa) lantegia itxiko duela baieztatu du. Alemaniako multinazionaleko zuzendaritzak hala jakinarazi die Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Industria Ministerioari astelehen honetan bideokonferentziaz egindako bileran. Datorren asteartean hasiko du enplegua erregulatzeko espedientearen negoziazioa. 655 pertsona geratuko dira kalean. BSHk etxerako elektrotresnak ekoizten ditu eta iazko abenduan irarri zuen aurtengo ekainean itxiko zuela Ezkirozko fabrika.
-
2 weeks ago |
berria.eus | Jokin Sagarzazu
CAFek Taipei Berria hirian zerbitzua emango duten 23 tranbia egingo ditu Malaysiako Gamuda Berhardentzat. Enpresa hori eraikitzen ari da Taipei Berriko tranbia. Kontratuak, tranbiaz gain, ordezko piezak, gordailu ekipoak eta gidatze simulagailu bat jasotzen ditu. Taipei Berria Taiwango udalerririk handiena da, eta 4 milioi biztanle inguru ditu. CAFen unitateak tranbia sare berriko lehen linean arituko dira, Xizhi-Donghu (Xidong).
Try JournoFinder For Free
Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.
Start Your 7-Day Free Trial →X (formerly Twitter)
- Followers
- 220
- Tweets
- 421
- DMs Open
- No

Gipuzkoako Batzar Nagusietara iritsi da baserritarren traktore martxa. 200 bat lagun zituzten zain. Ordezkari politikoei zortzi orriko aldarrikapen zerrenda bat emango diete. Azpimarratu dutenez, eskera horiek lurraldeko arazo zehatzekin dute lotura. @berria https://t.co/aJV7EkGSVd

Maistra handia. Betira arte, Karmele. https://t.co/i4ZP1k7HvM

RT @berria: 🟢 Klima eta natura krisiari buruzko podcasta abiatu du BERRIAk: #Kinka. Lehen saioan, @ekotopaketak izan ditu hizpide @nagorear…