
Articles
-
3 days ago |
berria.eus | Olatz Silva Rodrigo
Osakidetzako pediatra batek hilaren hasieran jakinarazi zuen kargu hartu ziotela gaueko ordu txikietan hil hurren zen 4 urteko neska bati zaintza aringarriak emateagatik. Harrabotsa piztu zuen gertakariak, eta zuzenean eragin zion Juan Maria Sanchezi. Gaixotasun larria duen alaba bat du, eta beste alaba gaixotasun larri batengatik hil zitzaion. Pediatrarena jakin zuenean, sinadura bilketa bat abiatu zuen sarean, zaintza aringarrietan 24 orduko arreta exijituz.
-
3 days ago |
berria.eus | Olatz Silva Rodrigo
Nafarroako Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak bost urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio 39 urteko gizon bati, bi urtez bere etxean bizi zen koinata adingabeari sexu erasoak egiteagatik. Zigorra hitzartu egin dute akusazioek eta defentsak. Kartzela zigorra betetzeaz gain, gizona ezingo da emakumearekin harremanetan jarri, eta harengana berrehun metrora hurbildu hamar urte eta erdiz. Horrez gain, 40.000 euro eman beharko dizkio. 21.305 euro epaiketa baino lehen gordailu gisa eman zituen.
-
3 days ago |
berria.eus | Olatz Silva Rodrigo
Erabat aldatu zen eguraldia atzo: egunean zehar bero sapa izan zen nagusi Euskal Herrian, baina ekaitza iritsi zen gero. Ekaitz handia, gainera. Euskalmetek, esaterako, 14.000 tximista baino gehiago neurtu zituen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Baionan ere ekaitzak kalteak eragin zituen leku askotan, eta suhiltzaileek toki ugaritara jo behar izan zuten laguntzera.
-
4 days ago |
berria.eus | Olatz Silva Rodrigo
San Joan bezpera ospatzeko, suak piztu zituzten atzo Euskal Herriko hainbat txokotan. Hala egin zuten Gasteizko Judimendi auzoan ere, eta greban dauden lorezainek Beatriz Artolazabal Espazio Publikoaren zinegotziaren aurpegia zuen panpina bat erre zuten. Panpinaren ondoan «Beatriz akaina» zioen afixa bat ere jarri zuten. Gertakari hura gaitzetsi du zinegotziak, baita espazio publikoan izandako «mezu iraingarriak» ere.
-
5 days ago |
berria.eus | Olatz Silva Rodrigo
«Modu basati batean». Hala murriztuko du Arabako Foru Aldundiak indarkeria matxistaren biktimei ematen dieten arreta, ESK sindikatuak salatu duenez. Sindikatuak agerraldia egin du gaur, eta ohartarazi du aldundiak lantaldea murriztuko duela biktimentzako eta haien ardurapeko pertsonentzako egonaldi ertaina eskaintzen duen zentroan, zerbitzuaren kontratazio agiri berriaren bidez. Horrek arretaren «narriadura» eragingo du.
Try JournoFinder For Free
Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.
Start Your 7-Day Free Trial →Coverage map
X (formerly Twitter)
- Followers
- 1K
- Tweets
- 1K
- DMs Open
- No

RT @lasterka_ask: MAIATZAK 24 Lasterka Askatasunera! 🏃♀️🏃🏻👣 Gazte independetistok Bilbo zeharkatuko dugu alde batetik bestera🥳🤩 https://…

RT @berria: [AZKEN ORDUKOA] Errekaldeko gaztetxean sartu da Ertzaintza. Gaztetxea husteko prozesua abiatu du Ertzaintzak gaur goizean goiz…

RT @IonOrzaiz: Hauspo berria euskararentzat Nafarroa hegoaldean. @berria https://t.co/32VFCsRJP1