
Onintza Enbeita
Editor at Berria
Emaitza oso desberdina lortzen baitu arrautza barrutik apurtzen dakienak.
Articles
-
3 weeks ago |
berria.eus | Onintza Enbeita
Jaitsi zinen kotxe ofizialetik eta han geunden gu. Udalbatzarra, ekitaldian parte hartu behar genuenak eta zenbait herritar: jende xumea. 1.500 biztanleko udalerria gara gu, baina protokoloa nola bete esplikatu ziguten zurekin zetozenek. Domeka goiza zen. Protokoloa ez dela garrantzitsua erakutsi zenigun: han elkartu zirenei bostekoa eman zenien bakoitzarengana hurreratuta. Gure aitari begietara begiratu eta bostekoa eman zenion, eta galderak egin herriari buruz. Eta Usparitxako Beleni ere bai.
-
Nov 21, 2024 |
berria.eus | Onintza Enbeita
Azkenaldian mediku asko ikusi ditut. Espezialitate askotakoak. Hala tokatu da. Asko izan dira euskaldunak, baina euskaraz agurtzeko gai ez direnak edo gogorik ez dutenak ere makina bat. Denekin izan naiz edukatua eta errespetutsua. Batzuetan ez dudalako eztabaidarako gogorik izan, beste batzuetan oso zaurgarri sentitu naizelako kontsulta barruan, eta inoiz kontsulta ez delako nirea izan. Laguntzera baino ez noanean, kontsultarako deitu diotenak hitz egin dezan uzten dut.
-
Nov 20, 2024 |
berria.eus | Onintza Enbeita
Ez dakit zer pasatzen den azken aldi honetan, baina zer eta non kantatu ondo aukeratu behar da. Faxistek telebista publikoko orduak betetzen dituzten bitartean, ezin da Martutenen Sarri, Sarri kantatu. Uler dezaket badirela biktimak mindu egiten dituzten gauzak, baina ez dakit Joseba Sarrionandiaren eta Angel Pikabearen ihesa gogoratzen duen kantua horietako bat denik.
-
Nov 19, 2024 |
berria.eus | Onintza Enbeita
Parte hartzearen inguruko ikerketa baten harira, galdetegi bat bete genuen astelehenean Gernikan. Itaunek errazak ziruditen, baina tarteka, ez nuen oso ondo jakin zer erantzun: zergatik parte hartzen dugun gizarte mugimenduetan, zergatik ez dugun parte hartzen ez parte hartzea erabakitzen dugun ekimenetan, zer den parte hartzetik garrantzitsuena, nola baloratuko genukeen batetik hamarrera gure parte hartzea… Beti esan izan dut parte hartzea ez dela ikuslea izatea.
-
Nov 5, 2024 |
berria.eus | Onintza Enbeita
Askotan ikusi dugu jendea plaza publikotik desagertzen. Batzuek azaldu egin digute zergatik eta beste batzuek ez, eta sarritan pentsatu dut norberarena baino ez dela arrazoiak emateko edo gordetzeko hautua. Azken batean, oso pertsonalak izan daitezke agertokietatik jaisteko arrazoiak, eta batek ez ditu beti publikoaren aurrean paparra irekitzeko baldintza psikologiko egokiak aurkitzen. Hala ere, badira pertsonalak ez diren arrazoiak: kolektiboak direnak.
Try JournoFinder For Free
Search and contact over 1M+ journalist profiles, browse 100M+ articles, and unlock powerful PR tools.
Start Your 7-Day Free Trial →X (formerly Twitter)
- Followers
- 11K
- Tweets
- 28K
- DMs Open
- No